Igara Bidea 15, 20018 Donostia - San Sebastián
+34 943 219 204
info@restaurantearatz.com

LUNES - VIERNES
7:00 A 00:00
SÁBADO - DOMINGO
9:00 A 00:00

ARATZEN HISTORIA

21
Dic
2023

34 urte igaro dira Aratz Erretegiak ateak ireki zituenetik. Javier Zabaleta eta Javier Alberdik ireki zuten, Iker Zabaleta sukaldean zela. Gaur egun, Iker eta Xabier anaiek eramaten dute, eta hemezortzi langile aritzen dira lanean.

Jatetxea Donostiako Ibaeta auzoan dago, eta auzoko betiko taberna da. Azken urteetan gehiago zabaldu gara, baina ez diogu auzoko izateari utzi.

Ibilbide luzea dugu, baina garai berrietara egokitzen jakin dugu. Sukaldaritza tradizionalarekin hasi ginen eta hori ez dugu alde batera utzi, baina bestelako sukaldaritza ere egiten dugu gaur egun.

Hainbat txapelketatan hartu izan dugu parte, eta sariak ere jaso ditugu. Esate baterako, 2023an Gipuzkoako Bakailao Pintxo Txapelketa irabazi dugu, eta Jakitea elkartearen Jakitea Elkarteko Jatetxeari Saria eman digute.