Igara Bidea 15, 20018 Donostia - San Sebastián
+34 943 219 204
info@restaurantearatz.com

LUNES - VIERNES
7:00 A 00:00
SÁBADO - DOMINGO
9:00 A 00:00

ARATZEKO PRODUKTUAK

23
Abr
2024

ESKAINTZA

Aratzen ezaugarri garrantzitsuenetako bat da askotariko eskaintza daukagula; bai janariari dagokionez, baita edariari dagokionez ere. Era askotako jendea da jatetxera eta tabernara etortzen dena, eskaintzen duguna ere halakoa delako.

Pintxoetatik hasi, eta kartarainoko aukera dugu. Bokatak, plater konbinatuak eta eguneko menua ere baditugu. Hala, Aratzera etortzen dira bezeroak goizean kafea hartzera, pintxoa jatera, eguneko menua bazkaltzera, otordu bereziagoak egitera…Edarietan ere aukera zabala daukagu. Ardo asko ditugu aukeran, prezio guztietakoak. Arabar Errioxako ardoei garrantzi berezia ematen diegu. Ardoez gain, sagardoetan ere badugu aniztasuna. Nahiz eta leku gehienetan sagardo bat edo bi baino ez diren egoten, uste dugu edari horrek ere bere lekua merezi duela, eta horregatik, hainbat sagardo-etxetako sagardoa dugu kartan.

PRODUKTUAK

Gure eskaintzaren atzean kalitate oneko produktu freskoak daude. Ahal dugun heinean, bertako eta garaiko osagaiak erabiltzen ditugu.

Plater berezien artean ditugu, besteak beste, bogavante epel entsalada, onddoak plantxan foierekin eta saltsa gazi-gozoarekin, eta xixahori nahasia bogavante eta otarrain edo langostarekin. Horietan aurkituko dituzu, besteak beste, garaiko perretxikoak eta baserriko barazkiak. Betiko plateretan, berriz, arrakasta du txipiroiak tintan platerak.

Kalitate oneko produktuei merezi duten tratua ematen diegu. Horren adibide da gure parrilla elektrikoa. Neurrira egindako parrilla da, ingurumenarentzat jasangarriagoa eta garbiagoa. Aldi berean, janariari ez dio propietaterik kentzen, ez dio zaporerik estaltzen. Bertan egiten ditugu bai haragiak, bai arrainak.

ARATZ ERREZETA

Gure etxeko espezialitateetako bat da onddoak plantxan foierekin eta saltsa gazi-gozoarekin. Hori etxean egiteko, honakoak dira osagaiak eta eman beharreko pausoak.

Onddoak, saltsa gazi-gozoa eta foie, bakoitza bere aldetik egingo ditugu, bukaeran guztia elkartzeko.

Osagaiak:

  • Onddoak
  • Jerez-ozpina
  • Azukrea
  • Ura
  • Esne-gaina
  • Oliba-olio birjina estra
  • Baratxuria
  • Foiea
  • Añanako gatza
  • Perrexila

Hasteko, onddoak garbituko ditugu, eta xerrak egin. Olio pixka batekin, plantxan egingo ditugu, bi aldeetatik.

Saltsa egiteko, aurrena karameloa egingo dugu. Horretarako, azukrea jarriko dugu zartaginean, eta ur pixka bat botako diogu. Horri jerez-ozpin zurrustada bat gehituko diogu, eta ondoren esne-gaina. Saltsa zenbateraino izan gazia eta zenbateraino gozoa, bakoitzaren gustuen araberakoa izango da. Ozpin gehiago edo esne-gain gehiago bota norberak erabakiko du.

Olio tanta bat botako dugu beste zartagin batera, eta bertara botako dugu foiea, baratxuri txikitu pixka batekin.

Azkenik, plater batean jarriko ditugu onddoak, eta haien gainean foie takoak. Saltsa gazi-gozoa botako diogu. Gainetik perrexil txikitua eta Añanako gatza botako dizkiogu.